top of page

SARRERA
Orain arte eskoletan ez zaio behar duen garrantzia eman adimen emozionalari. Horregatik, gai horri erreparatu nahi izan diogu. Izan ere, uste dugu ezinbestekoa dela ikasleekin gai hau lantzea, haien garapen integrala lortu nahi badugu.
​
Ikaslea bere emozioak identifikatzeko gai baldin bada eta guk emozioak kudeatzeko tresnak eta baliabideak erakusten badizkiogu, bere garapen integrala lortzeko bidea erraztuko diogu. Arazo emozionalak baldin badaude, arazo horiek arazo akademiko ere bihur daitezke, eta, alderantziz, arazo akademikoak daudenean, batzuetan, arazo emozionalak daude oinarrian.

Iosu Guinea, Itziar Larrinaga eta Saioa Uskola
​
bottom of page